Categorías
Euskara

13 urteko protestak Animalien Sufrimenduaren kontra Leioako jaietan

Animaliekiko Tratu Etikoaren aldeko Elkarteak (ATEA) 1993an hasi zen animalien sufrimenduan oinarritzen diren idi probak eta asto probak bezalako ekitaldiak salatzen

ATEAko kideek azaltzen dutenez, Leioako Udala aintzindaria izan zen horrelako ekitaldien kontrako borrokan, 2005ean erabaki baitzuen zezenketa bat debekatzea. 2008an, berriz, La Txopera auzoko Jai Batzordearekin adostu zuen astoak edo ponyak erabiltzen zituzten ekitaldi gehiagorik ez egitea adostu zuen garai hartako alkateak.

Uda honetan 13 urte beteko dira Leioako San Bartolome auzoko jaietako animaliekin egiten ziren harria arrastatzeko proben kontrako lehenengo protestak antolatu zirenetik. 2013an izan zen. Idi probak eta asto probak egin ziren. Protesta ekitaldia ASAAM elkarteak antolatu zuen.

2015eko udan, Esnatu Leioa udal taldeak bi bideo grabatu zituen Santimami auzoko idi probetan eta San Bartolome auzoko asto probetan animaliek jasaten zuten tratu txarra erakusteko

2015eko irailean, talde horrek elkarretaratzea antolatu zuen Leioako Bulebarrean, Ondiz auzoko jaietan egiten ari ziren idi proben kontra.

2015eko urrian, 2 hilabetetan Change.org plataformaren bidez lortutako 10.000 sinadura entregatu zituen ATEA elkarteak Leioako Udalean, Leioako jaietan animaliekiko tratu txarrak desagertzeko eskatuz. Kanpaina itxi zutenerako 11.500 sinadura zituzten. Inoiz ez zuten erantzunik jaso. Horrela agertu zen informazioa El Correo egunkarian:

2016ko udan, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako kolektiboa sortu zen eta elkarretaratzeak deitu zituen San Bartolomeko Asto Probak egiten ari zirenean. Hau da deialdi hartako kartela.

Irailean, elkarretaratzea egin zen Ondiz auzoko jaietan egiten ari ziren Idi Probak salatzeko. Hori dela eta, erreportaje hau egin zuen ETBk.

2017ko udan, San Bartolomeko Jai Batzordeko kide batek hitz eman zuen pertsona batek egindako proposamena Jai Batzordera eramango zuela, Crowdfunding bidez dirua biltzeko, proba horiek animaliei tratu txarrik ematen ez dieten probekin ordezkatuz gero, Asto Probetarako erabiltzen den diruaren baliokidea emateko Batzordeari. Ez zen sekula erantzunik izan.

Irailean elkarretaratzea egin zen Udaletxeak berak antolatzen zituen Ondizko jaietan egingo ziren Idi Proben kontra.

 

2018ko otsailean, Tauromakiaren eta animaliekiko Tratu Txarren Albaitari Abolizionisten Elkarteak (AVATMA), garai hartan elkarteko kideak ziren 508 albaitarien izenean Idi Probetan idiek jasaten duten sufrimenduari buruzko txostena argitaratu zuen:

2018ko udan, Udalak antolatzen dituen Ondizko jaiek, Idi Probak egiteari utzi zioten, eta betiko desagertu ziren jaietako programetatik.

Santimamiko jaietan, jai batzorde batek antolatuta, 2018an ez zen Idi Probarik egin, baina 2019an berriro egin ziren.

Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako taldeak salatu zuenurte hartako San Bartolome auzoko jaietan 2.670 euro bideratzen zituztela Asto Probetara, horietatik 2.400 sarietarako, baina HAUR JOLASETARAKO 1.450 euro BAINO EZ. Udalak horren guztiaren %40a ordaintzen zuen.

2019ko udan, 45.040 sinadura bildu ziren Change.org plataformaren bidez, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako taldeak bultzatuta.

https://www.change.org/p/paremos-el-maltrato-de-burros-y-bueyes-en-estas-fiestas-leioasinmaltrato

2019ko jaietan, Idi Probak egin ziren Santimamin eta Asto Probak San Bartolome auzoan. Horiek salatzeko elkarretaratzea egin zen Leioako Bulebarrean.

2019ko abuztuaren amaieran, PACMA alderdi animalistak Leioako San Bartolome auzoko jaietako Asto Probetan gertatzen den animaliekiko tratu txarrak salatzeko bideoa argitaratu zuen.

2020ean, salaketa berria egin zuen PACMAk, euskal kirol eta jaietan eragiten den animaliekiko tratu txarra dagoela eta euskal instituzioek hori guztia babesten dutela azalduz.

Pandemiaren ondorioz jaiak eta harria arrastatzeko probak bertan behera geratu ziren.

Pandemiaren ostean, Santimami auzoko jaiek Idi probak bere programan sartzeari utzi zioten, baina San Bartolomeko jaietan Asto probak mantendu dira.

Auzoetako jaietatik kanpo, Idi Probak antolatzen ziuten noizbehinka Ondizko probalekuan Euskal Kirol Zaleak elkarteak, probalekuaren udal eraikina erabiltzeko hitzarmena daukana.

Hala ere Bizkaiko Foru Aldundiak, bere gardentasun atariaren bidez emandako informazioaren arabera 2025ean ez zen Leioan inolako Idi Probarik egin.

2025eko irailean, Leioako Udalaren aurrean Herri Ekimena aurkezteko sinadura bilketari ekin genion, San Bartolome auzoko jaiak animaliekiko errespetuzkoak izan daitezen eta Asto Probak beste aktibitate batekin ordezkatzea eskatzeko

Era berean, Leioako Udalari zera eskatzen zitzaion: ez antolatzea, diruz ez leguntzea eta espazio edo eraikin publikoak ez erabiltzea animaliekin harria arrastatzeko probak egiteko.

Irailean bertan, Asto Probei buruzko albaitaritza eta etologia txostena argitaratu genuen, Teresa Gamonalek idatzita eta AVATMA albaitarien elkarteak babestuta.

Sinadurak 2026ko martxoaren 31an eta ekainaren 23an aurkeztu ziren, Herri Ekimena babesteko beharrezkoa zen kopurua (2.753 sinadura) gaindituz.

Herri Ekimena uztailaren 23ko udal osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu zen, eta errefusatua izan zen, EAJ-PNV, EH Bildu eta PP udal taldeek emandako kontrato botoei esker. PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek Herri Ekimenaren alde bozkatu zuten.

Hau da Herri Ekimenaren defentsan egin genuen azalpena, zinegotziek hitz egin eta bozkatu ondoren egin behar izan zena.

HEMEN sakatzen baduzu, azalpen horretarako erabili zen aurkezpena eskuratuko duzu.

Udal osoko bilkuraren ostean, Elkarte Animalistak argi utzi zuen ez duela etsiko eta sufrimendurik gabeko jaien aldeko bere lanarekin jarraituko duela.

Horregatik, bere lehenengo elkarretaratzea antolatu zuenetik 10 urte pasatu dituztenean, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako elkarteak elkarretaratzea egiteko deia egin du, Asto Proben kontra modu baketsuan protesta egiteko. Abuztuaren 24ean izango da, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, San Bartolomeko Baselizaren atzekaldean.

Categorías
Castellano

Los Ayuntamientos son competentes para eliminar las Asto Probak, y EH Bildu lo sabe

Respuesta de Leioa contra el Maltrato Animal al comunicado de EH Bildu Leioa sobre las Asto Probak

Antes de entrar en el fondo del debate

Preocupadas por el sufrimiento animal en nuestras fiestas, decenas de personas voluntarias hemos recorrido las calles de Leioa durante casi un año, consiguiendo reunir más de 3.000 firmas de personas de Leioa, entre las que hay votantes, afiliadas y simpatizantes de todos los partidos políticos.

Hemos procurado informar con ecuanimidad de las posturas mantenidas por los distintos grupos municipales y no queremos entrar en polémica con ninguno de ellos, pero ante las afirmaciones rotundamente falsas realizadas por EH Bildu para justificar su voto contra la Iniciativa Popular que proponía eliminar las Asto Probak de las fiestas de San Bartolomé, nos vemos en la obligación de contestar.

Respuesta al comunicado de EH Bildu Leioa

Decía EH Bildu Leioa:

Se adjudica a Samael Aun Weor la famosa frase de que “La marcada tendencia a culpar a otros es óbice, obstáculo para la comprensión de nuestros propios errores”.

Efectivamente, el Pleno del Ayuntamiento de Leioa no aprobó la Iniciativa presentada contra dichas pruebas de arrastre con animales. Sin duda, habría quien prefiera obviar que la Secretaría General del Ayuntamiento de Leioa había emitido con anterioridad hasta dos informes contrarios a la legalidad de las propuestas de la Iniciativa referida, básicamente por tratarse de un asunto en el que el Ayuntamiento carece de competencia al corresponder ésta a la Diputación Foral de Bizkaia, que es, a la postre, la que cada año autoriza la realización de las mismas.

En este contexto normativo, el necesario rigor debería provocar una reflexión sobre el desacierto de exigir al Ayuntamiento que prohíba algo que otra Administración Pública ha autorizado previamente.

Ante esto, tenemos que aclarar:

1.- Ninguno de los tres informes emitidos por la Secretaria General del Ayuntamiento de Leioa dice que el Ayuntamiento de Leioa no sea competente y mucho menos dice que la competencia corresponda a la Diputación Foral de Bizkaia.  Pueden consultarse los 3 informes pinchando aquí.

En el 1er informe, de fecha 15/04/2026, en el apartado “Conclusión”, en el punto Primero dice expresamente que se trata de cuestiones de potestades y/o competencias municipales (cesión de locales o concesión de subvenciones). Esta indicación se repite literalmente en el apartado “Conclusión” del 3er informe, de fecha 07/07/2026, el cual nunca ha sido notificado a los promotores de la Iniciativa Popular y que hemos tenido que pedir a los grupos municipales que votaron a favor de la Iniciativa.

2.- Según nos confirmó la propia Diputación, a través de su Portal de Transparencia, el Servicio de Ganadería de la Diputación Foral de Bizkaia comunica que los équidos y propietarios cumplen con las condiciones sanitarias y de identificación y los requisitos para participar en pruebas de deporte rural, y por ello se autoriza su participación en las Asto Probak.

Concretamente, la Diputación nos contestó que “la autorización fue remitida tanto a la organización solicitante como al Ayuntamiento de Leioa, por entender que es éste el titular del espacio público en el que se iba a celebrar el espectáculo.”

3.- Diversas normativas y acuerdos aprobados en otros ayuntamientos avalan la prohibición de pruebas que generen sufrimiento animal:

3.1.- El artículo 9 v) de la Ordenanza de Animales del Ayuntamiento de Errentería, gobernado por EH Bildu y Elkarrekin Podemos, dice expresamente que se prohíbe:

v) Utilizar animales domesticados y animales salvajes en cautividad en circos y espectáculos. Así como los espectáculos taurinos (lidia, sokamuturra, vaquillas y embolados, pruebas de bueyes, carneros, etc,…) o similares en la vía pública o instalaciones cerradas con fines recreativos o lúdicos.

3.2. Los grupos municipales de EAJ-PNV, EH Bildu y Elkarrekin Podemos del Ayuntamiento de Santurtzi, presentaron una moción que fue aprobada sin ningún voto en contra por el pleno municipal en cuyo punto 2 se decía:

2. En ningún supuesto se autorizará la celebración de aquellos espectáculos donde algún animal sea herido o golpeado u objeto de maltrato.

Decía el comunicado de EH Bildu Leioa:

“Matar moscas a cañonazos” es otra expresión célebre que se utiliza cuando la propuesta resulta desproporcionada en relación con el fin pretendido. Hubiera sido más razonable y sencillo, menos controvertido, instar a que el Ayuntamiento de Leioa, previa reforma de las normas municipales existentes y en el ámbito de su competencia en materia de subvenciones y protección animal, no subvencione las pruebas de arrastre, pero no, había que exigir literalmente que no se subvencionara el Programa entero de fiestas de un barrio concreto si la Jai Batzorde, dentro del apartado de festejos, incluía dichas pruebas. En definitiva, decidir en julio que unas fiestas que se van a celebrar a finales de agosto se queden sin subvención, dejar a un barrio sin fiestas, por este motivo.

Ante esto tenemos que aclarar:

1.- La Iniciativa Popular empezó a recoger firmas el 1 de septiembre de 2025. Presentó el primer bloque de firmas el 30 de marzo de 2026. Presentamos un segundo bloque de firmas el 23 de junio. La decisión de cuándo ha llegado al pleno corresponde al Alcalde, a quien también habría correspondido la gestión de lo acordado en el pleno, en el caso de que se hubiese aprobado la Iniciativa Popular, adoptando las medidas que fueran necesarias.

Una de ellas podría haber sido la que en 2008 adoptó el entonces alcalde Eneko Arruebarrena, cuando acordó con la Comisión de Fiestas de La Txopera no volver a realizar pruebas con burros ni ponys.

2.- En ningún momento hemos planteado que se deje sin subvención a las fiestas de San Bartolomé.

La Comisión de Fiestas de San Bartolomé recibe 13.000 euros gracias a un Convenio que la Comisión firma con el Ayuntamiento, en el que la Comisión se compromete a cumplir diversos requerimientos en materia de igualdad.  Lo que pedimos es que entre esos requerimientos se incluya el de no realizar pruebas de arrastre con animales.

La Comisión recibe otros 6.250 euros mediante una convocatoria pública para las comisiones de fiestas de barrio. Lo que pedimos es que entre las condiciones que deben cumplir las comisiones de fiestas para acceder a dicha subvención se incluya el compromiso de no realizar pruebas de arrastre con animales.

Son peticiones razonables si tenemos en cuenta que un informe veterinario avalado por más de 600 veterinarios evidencia el sufrimiento de los burros en las Asto Probak y que lo único que quienes votaron en contra de la Iniciativa Popular han podido discutirnos es si el reglamento de la Federación Vasca de Herri Kirolak permite romper una vara pegando a los burros, como dice la versión en euskera de dicho reglamento, o si permite romper dos varas pegando a los burros, como dice la versión en castellano, lo que, en la práctica, supone reconocer que en las Asto Probak se golpea a los burros con la vara para que arrastren una piedra que pesa 700 kg.

Decía el comunicado de EH Bildu de Leioa:

Todo el mundo se puede equivocar y todo el mundo debería asumir la responsabilidad de pensar qué ha podido hacer mal, básicamente porque sí es posible construir acuerdos en positivo, existe margen para ello, entre todos los sectores que estamos de acuerdo en incrementar al máximo la protección y el bienestar de los animales, buscando puntos de encuentro, que por cierto los hay, tratando a nuestros barrios y municipios como mayores de edad y capaces, por tanto, de alcanzar acuerdos y decidir qué fiestas desean. El objetivo de todos y todas debería ser buscar una solución estable, respetuosa y ampliamente compartida.

Ante esto, tenemos que aclarar:

 Desde que iniciamos la recogida de firmas el 1 de septiembre de 2025, hemos enviado mensajes de correo electrónico a las y los portavoces de los grupos municipales el 24 de septiembre y el 17 de octubre, y a todos los concejales y concejalas del Ayuntamiento el 31 de marzo, el 19 de mayo y el 21 de julio, solicitando reuniones con cada grupo municipal, o incluso con cada concejal o concejala, sin haber recibido nunca respuesta por parte de EH Bildu.

Leioa contra el Maltrato Animal sigue dispuesta a dialogar con todos los agentes implicados, para llegar a un acuerdo que permita eliminar el sufrimiento animal de las fiestas de San Bartolomé.

El verdadero debate

Tras el Pleno, buena parte del debate político se ha centrado en cuestiones competenciales, informes jurídicos y procedimientos administrativos.

Sin embargo, la pregunta que miles de personas esperaban que respondieran los grupos políticos era mucho más sencilla:

¿Es aceptable utilizar animales en un espectáculo en el que sufren para divertir al público?

Esa era la cuestión que dio origen a esta Iniciativa Popular y, sin embargo, apenas fue abordada.

El respeto a la participación ciudadana

Existe otro aspecto que merece una reflexión.

Antes incluso de la celebración del Pleno, EH Bildu defendió que esta Iniciativa Popular no llegara siquiera a debatirse, apoyándose en la exigencia de la Secretaria de que las firmas fueran autentificadas ante un Notario. Posteriormente, durante la sesión plenaria, una parte importante del debate volvió a centrarse en si la Iniciativa Popular debería o no ser tratada en el Pleno.

Para muchas de las personas que llevaban casi un año trabajando de forma voluntaria, aquello supuso una enorme decepción.

La participación ciudadana constituye uno de los pilares de cualquier democracia.

Por ello, el colectivo animalista considera que todas las fuerzas políticas, y especialmente aquellas que históricamente han defendido una mayor participación ciudadana, deberían haber mostrado una especial sensibilidad hacia quienes dedican cientos de horas de forma altruista para intentar mejorar su municipio.

Una sociedad que evoluciona

La sensibilidad hacia los animales no deja de crecer.

Cada vez más ayuntamientos revisan sus festejos tradicionales para adaptarlos a los valores actuales, eliminando aquellas actividades que generan sufrimiento animal y promoviendo alternativas respetuosas.

También existen muchos vecinos y vecinas de Leioa —incluidos simpatizantes de todas las formaciones políticas— que esperan un compromiso claro con el bienestar animal.

Escuchar esa sensibilidad no significa renunciar al diálogo; significa comprender hacia dónde evoluciona la sociedad.

Seguiremos trabajando: Concentración el lunes 24 a las 18:30

Desde Leioa contra el Maltrato Animal agradecemos el apoyo recibido por las más de 3.000 personas que firmaron esta Iniciativa Popular, así como por clínicas veterinarias, asociaciones y profesionales que la respaldaron.

Seguiremos impulsando nuevas iniciativas, campañas y movilizaciones para conseguir que las fiestas de San Bartolomé puedan celebrarse sin sufrimiento animal. Para ello vamos a estar presentes en las fiestas:

  • Pondremos mesas informativas junto a la Ermita de San Bartolomé los días 21, 22 y 23 de agosto, de 12 a 14 horas,
  • Llamamos a la ciudadanía a participar en la concentración que tendrá lugar el lunes 24, a las 18:30, en la parte trasera de la Ermita de San Bartolomé. Será una concentración pacífica, que servirá para mostrar nuestro rechazo a las Asto Probak.

También participaremos en las movilizaciones convocadas por otras organizaciones de defensa de los animales:

  • Concentración contra la Sokamuturra el viernes 14 de agosto, a las 10:30 en el Puerto Viejo de Algorta,
  • Manifestación Antitaurina el domingo 23 de agosto, a las 17:30, en la plaza de toros de Bilbao

Dispuestos/as a dialogar

Leioa contra el Maltrato Animal sigue dispuesta a dialogar con todos los agentes implicados, para llegar a un acuerdo que permita eliminar el sufrimiento animal de las fiestas de San Bartolomé.

El debate ya no es únicamente jurídico ni administrativo.

Es un debate sobre el modelo de fiestas que queremos para Leioa, sobre el respeto hacia los animales y sobre la capacidad de nuestras instituciones para escuchar una sensibilidad social que no deja de crecer.

Porque miles de personas ya han expresado con su firma que desean unas fiestas sin sufrimiento animal.

Y ese mensaje merece ser escuchado con respeto.

Categorías
Euskara

Udalek badute Asto Probak kentzeko eskumena, eta EH Bilduk badaki hori

Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako elkartearen erantzuna Leioako EH Bilduk Asto Probei buruz argitaratutako komunikatuari

Eztabaidaren muinean sartu aurretik

Gure jaietako animalien sufrimenduaz kezkatuta, dozenaka boluntariok Leioako kaleak zeharkatu ditugu ia urtebetez, Leioako 3.000 pertsonen sinaduratik gora biltzea lortuz, horien artean alderdi politiko guztietako boto-emaileak, afiliatuak eta jarraitzaileak daudelarik.
Udal talde ezberdinen jarreren berri zehatza ematen saiatu gara, eta ez dugu beraiekin eztabaidan sartu nahi, baina EH Bilduk San Bartolome jaietako Asto Probak kentzea proposatzen zuen Herri Ekimenaren aurkako bere botoa justifikatzeko egindako baieztapen erabat faltsuen aurrean, erantzun beharrean ikusten gara.

Leioako EH Bilduren komunikatuari erantzuna

EH Bildu Leioak zioena:

Samael Aun Weorri esaldi ospetsu hau esleitu zaio: «Beste batzuei errua botatzeko joera nabarmena oztopo da, oztopo geure akatsak ulertzeko».

Izan ere, Leioako Udalbatzak ez zuen onartu animaliekin egindako arraste-proba horien aurka aurkeztutako ekimena. Zalantzarik gabe, zenbaitek nahiago izango du alde batera utzi Leioako Udaleko Idazkaritza Nagusiak aurretik aipatutako ekimenaren proposamenen legezkotasunaren aurkako bi txosten egin zituela, funtsean Udalak eskumenik ez duelako bertan aipatzen ziren erabakiak hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiari baitagokio eskumen hori, eta, azken finean, urtero baimentzen baitu ekimen hauek egitea.

Arau-testuinguru honetan, beharrezkoa den zorroztasunak gogoeta eragin beharko luke, Udalari beste Administrazio Publiko batek aldez aurretik baimendu duen zerbait debekatzeko eskatzearen desegokitasunari buruz.

Horren aurrean, zera argitu behar dugu:

1.- Leioako Udaleko Idazkari Nagusiak egindako hiru txostenetako batek ere ez du esaten Leioako Udalak eskumenik ez duenik, eta are gutxiago esaten du eskumena Bizkaiko Foru Aldundiari dagokiola. Hiru txostenak kontsultatzeko, sakatu hemen.

Lehenengo txostenean, 2026/04/15ekoan, “Ondorioa” atalaren lehenengo puntuan oso argi esaten du udalen ahalmen eta/edo eskumenei buruzko gaiak direla (lokalak lagatzea edo diru-laguntzak ematea). Adierazpen hori 2026/07/07ko 3. txosteneko “Ondorioa” atalean errepikatzen da, hitzez hitz. Txosten hori ez zaie inoiz jakinarazi Herri Ekimenaren sustatzaileei, eta Ekimenaren aldeko botoa eman zuten udal-taldeei eskatu behar izan diegu.

2.- Aldundiak berak Gardentasun Atariaren bidez baieztatu zigunez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazten du ekidoek eta jabeek osasun eta identifikazio baldintzak eta herri kiroletako probetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela, eta, horregatik, Asto Probetan parte hartzeko baimena ematen zaie.

Aldundiak berak adierazten duen bezala, baimen hori animalien osasun eta ongizatearen eremuan zabaltzen da, ekitaldiak eska ditzakeen beste administrazio batzuen mendeko baimen edo baimenak alde batera utzi gabe.

Zehazki, Aldundiak erantzun zigun “baimena erakunde eskatzaileari zein Leioako Udalari bidali geniela, ikuskizuna egingo zen espazio publikoaren titularra bera delakoan”

3.- Beste udal batzuetan onartutako araudi eta akordioak animalien sufrimendua eragiten duten frogen debekua bermatzen dute:

3.1.- EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gobernatzen duten Errenteriako Udaleko Animalien Ordenantzako 9 v) artikuluak berariaz dio debekatu egiten dela: :

v) Animalia etxekotuak nahiz gatibu dauden basa animaliak erabiltzea zirku eta ikuskizunetan. Halaber, zezen-ikuskizunak (zezenketa, sokamuturra, idi probak, ahari-dema, etab.) edo antzekoak egitea kalean edo instalazio itxietan, aisialdiko helburuetarako.

3.2. Santurtziko Udaleko EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos udal taldeek mozio bat aurkeztu zuten eta udal batzak mozio hori onartu zuen aurkako botorik gabe. Mozioaren 2. puntuan honakoa esaten zen:

2. Ez da inola ere baimenduko ikuskizun bat egitea animaliaren bat zauritu edo jipoitzen badute edo tratu txarrak ematen badizkiote.

EH Bildu Leioak zioena:

“Euliak kanoikadaz hiltzea» beste adierazpen ospetsu bat da, proposamena lortu nahi den helburuarekiko neurrigabea denean erabiltzen dena. Arrazoizkoagoa eta errazagoa izango zatekeen, ez hain eztabaidagarria, Leioako Udalari eskatzea, lehendik dauden udal-arauak aldatu ondoren, eta dirulaguntzen eta animalien babesaren arloan duen eskumenaren esparruan, arraste-probak diruz ez laguntzeko, baina ez, eskatu behar zen, hitzez hitz, auzo jakin bateko jaien programa osoa diruz ez laguntzeko, baldin eta Jai Batzordeak, jaien atalean, proba horiek sartzen bazituen. Azken batean, uztailean erabakitzea abuztuaren egingo diren jaiak dirulaguntzarik gabe geratzea, auzo bat jaiik gabe uztea, horregatik.

Horren aurrean, zera argitu behar dugu:

1.- Herri Ekimena 2025eko irailaren 1ean hasi zen sinadurak biltzen. 2026ko martxoaren 30ean aurkeztu zuen lehen sinadura blokea. Bigarren sinadura bloke bat aurkeztu genuen ekainaren 23an. Osoko bilkurara noiz iritsi den erabakitzea alkateari dagokio, eta hari zegokiokeen osoko bilkuran erabakitakoa kudeatzea ere, Herri Ekimena onartu izan balitz, beharrezko neurriak hartuz.

 Horietako bat izan zitekeen 2008an Eneko Arruebarrena orduko alkateak erabaki zuena, La Txoperako Jai Batzordearekin asto eta ponyekin probak berriro ez egitea adostu zuenean.

2.- Inoiz ez dugu planteatu San Bartolome jaiak diru-laguntzarik gabe uztea.

San Bartolomeko Jai Batzordeak 13.000 euro jasotzen ditu Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Hitzarmen horretan, Batzordeak konpromisoa hartzen du berdintasunaren arloan hainbat eskakizun betetzeko. Eskatzen duguna da eskakizun horien artean sartzea animaliekin arraste-probarik ez egitea.

Batzordeak beste 6.250 euro jaso ditu auzoko jai batzordeetarako deialdi publiko baten bidez. Eskatzen duguna da diru-laguntza hori eskuratzeko jai batzordeek bete behar dituzten baldintzen artean sartzea animaliekin arraste probak ez egiteko konpromisoa.

Zentzuzko eskaerak dira, kontuan hartzen badugu 600 albaitari baino gehiagok babestutako albaitariaren txosten batek agerian uzten duela astoen sufrimendua Asto Probetan, eta Herri Ekimenaren aurka bozkatu zutenek eztabaidatu ahal izan diguten gauza bakarra dela ea Herri Kirolen Euskal Federazioaren araudiak aukera ematen duen makila bat hausteko astoak joz, araudi horren euskarazko bertsioak dioen bezala, edo ea aukera ematen duen bi makila hausteko astoei kolpeak emanez, gaztelaniazko bertsioak dioen bezala. Hau da, 700 kiloko harria mugitzeko astoak makilaz jotzen dituztela onartu zuten denek.

EH Bildu Leioak zioena:

Mundu guztiak huts egin dezake, eta mundu guztiak bere gain hartu beharko luke gaizki zer egin ahal izan duen pentsatzeko erantzukizuna, funtsean, posible delako akordioak modu positiboan eraikitzea, horretarako tartea dago, animalien babesa eta ongizatea ahalik eta gehien handitzearekin ados gauden sektore guztien artean, topalekuak bilatuz, egon badaudelako, gure auzoak eta udalerriak adin nagusikotzat joz eta, beraz, akordioak lortzeko eta zer jai nahi duten erabakitzeko gai izanik. Guztion helburua konponbide egonkorra, errespetuzkoa eta partekatua bilatzea izan beharko litzateke.

Horren aurrean, zera argitu behar dugu:

 2025eko irailaren 1ean sinadurak biltzen hasi ginenetik, mezu elektronikoak bidali dizkiegu udal taldeetako bozeramaileei irailaren 24an eta urriaren 17an, eta Udaleko zinegotzi guztiei martxoaren 31n, maiatzaren 19an eta uztailaren 21ean, udal talde bakoitzarekin edo zinegotzi bakoitzarekin bilerak eskatuz, EH Bilduren aldetik inoiz erantzunik jaso gabe.

Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako Elkarteak inplikatutako eragile guztiekin hitz egiteko prest jarraitzen du, animalien sufrimendua San Bartolome jaietatik ezabatu ahal izateko akordio batera iristeko.

Benetako eztabaida

Osoko Bilkuraren ondoren, eztabaida politikoaren zati handi bat eskumenen, txosten juridikoen eta administrazio-prozeduren ingurukoa izan da.

Hala ere, herritar askoren ustez talde politikoek erantzun behar zuten galdera askoz errazagoa zen:

Onargarria al da animaliak erabiltzea ikuskizun batean, non sufritzen duten, publikoa dibertitzeko?

Gai horrek sortu zuen Herri Ekimen hau, eta, hala ere, ia ez zitzaion heldu.

Herritarren parte-hartzearekiko errespetua

Bada gogoeta merezi duen beste gai bat.

Osoko Bilkura egin aurretik ere, EH Bilduk defendatu zuen Herri Ekimen hori ez eztabaidatzea, Udaletxeko Idazkariak sinadurak Notarioaren aurrean egiaztatuta egotea eskatzen zuela argudiatuta. Ondoren, osoko bilkuran, eztabaidaren zati handi bat Herri Ekimena Osoko Bilkuran aztertu beharko litzatekeen ala ez eztabaidatzera bideratu zen.

Ia urtebete borondatez lanean zeramaten pertsona askorentzat etsipen izugarria izan zen hura.

Herritarren parte-hartzea edozein demokraziatako oinarrietako bat da.

Hori dela eta, gure ustez, indar politiko guztiek, eta bereziki historikoki herritarren parte-hartze handiagoa defendatu dutenek, sentsibilitate berezia erakutsi beharko zuketen beren udalerria hobetzen modu altruistan ehunka ordu ematen dituztenekiko.

Gizartea aurrera doa

Animalienganako sentikortasuna etengabe hazten ari da.
Gero eta udal gehiagok berrikusten dituzte jai tradizionalak, egungo balioetara egokitzeko, animalien sufrimendua eragiten duten jarduerak desagerraraziz eta errespetuzko alternatibak sustatuz.

Leioako bizilagun askok ere —alderdi politiko guztietako kideak barne— animalien ongizatearekiko konpromiso argia espero dute.

Sentiberatasun hori entzuteak ez du esan nahi elkarrizketari uko egitea; gizarteak norantz egiten duen ulertzea esan nahi du.

Lanean jarraituko dugu: Elkarretaratzea abuztuaren 24ean 18:30etan

Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez elkartetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Herri Ekimena sinatu zuten 3.000 pertsona baino gehiagori, bai eta ekimena babestu zuten albaitaritza-klinika, elkarte eta profesionalei ere, emandako laguntzagatik.

Ekimen, kanpaina eta mobilizazio berriak bultzatzen jarraituko dugu San Bartolome jaiak animalien sufrimendurik gabe ospatu ahal izateko.

Horretarako jaietan izango gara:

  • Informazio-mahaiak jarriko ditugu San Bartolome ermitaren ondoan 21ean, 17:30etik 19:30era, eta abuztuaren 22an eta 23an, 12etatik 14etara
  • Herritarrei dei egiten diegu astelehenean, hilak 24, 18:30ean, San Bartolome ermitaren atzealdean egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Elkarretaratze baketsua izango da, Asto Probak gaitzesteko balioko duena.
  • Animalien aldeko beste erakunde batzuek deitutako mobilizazioetan ere parte hartuko dugu:
  • Sokamuturraren aurkako kontzentrazioa abuztuaren 14an, ostirala, 10:30ean Algortako Portu Zaharrean
  • Manifestazio Antitaurinoa abuztuaren 23an, igandea, 17:30ean, Bilboko zezen plazan.

Elkarrizketarako prest

Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako elkarteak inplikatutako eragile guztiekin hitz egiteko prest jarraitzen du, animalien sufrimendua San Bartolome jaietatik ezabatu ahal izateko akordio batera iristeko.

Eztabaida ez da soilik juridikoa, ezta administratiboa ere.

Leioarako nahi dugun jai ereduari buruzko eztabaida da, animaliekiko errespetuari buruzkoa eta gure erakundeek hazten ari den sentsibilitate sozial bat entzuteko duten gaitasunari buruzkoa.

Izan ere, milaka lagunek beren sinadurarekin adierazi dute jada animalien sufrimendurik gabeko jaiak nahi dituztela.

Eta mezu horrek errespetuz entzutea merezi du.

Categorías
Euskara

Leioako San Bartolomeko Bizilagunen Elkarteak Asto Probak auzoko jaietako parte izatea gaitzesten du

Maiatzaren 30ean Leioako San Bartolome auzoko Bizilagunen Elkartearen Ohiko Batzar Nagusiak, San Bartolome Jaietako Asto Probetan animaliei ematen zaizkien tratu txarren aurrean jarrera bat hartzea erabaki zuen.

Puntu hori gai-zerrendan sartu zen, auzokide batzuek hala eskatuta, eta, eztabaida egin ondoren, bozketa egin zen. Proben aldeko 2 boto, kontrako 18 eta abstentzio bat erregistratu ziren, eta, beraz, Asto Probak errefusatu ziren gehiengo zabal batekin.

Batzarreko akta iritsi berri da bazkideengana, eta puntu honi dagokion paragrafoa kopiatu dugu testu honen hasieran.

Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik ez Elkarteak beti adierazi du San Bartolomeko bizilagun gehienak ez daudela ados proba horiek auzoko jaietako programan sartzearekin. Ez da kasualitatea sinadura gehien bildu diren tokietako bat auzoan dagoen Zaindu Albaitaritza Klinika izatea.

Duela gutxi, bigarren sinadura-sorta aurkeztu zenean (715 sinadura berri, baztertu ez zirenekin batera, guztira 3.026), Animaliekiko Tratu Txarrik gabeko Jaien aldeko Herri Ekimenaren sustatzaileek adierazi zuten orain arte Leioako Udalak uste izan duela San Bartolome auzoko Jai Batzordeak egindako jai-programazioak auzotarren komunitatearen beharrak eta nahiak biltzen zituela, nahiz eta diru gehiago erabili Asto Probetarako, haur-jokoetarako baino.

Asto Probetara oso jende gutxi joaten da, eta bertaratzea askoz eskasagoa da auzoan bizi diren pertsonak bakarrik kontuan hartzen badira. Horrek, berez, gezurtatu egiten du programazio horrek San Bartolomeko auzo-komunitatearen beharrak eta nahiak ordezkatzen dituenik.

Baina orain, Leioako Udalak bere mahaiaren gainean Leioako 3.000 biztanlek baino gehiagok sinatutako eskaera argia du:  Asto Probako San Bartolomeko jai-programaziotik desagertzea eta denok batzeko moduko beste aktibitate batez ordezkatua izatea, animaliei sufrimendua eragiten ez duena. Horri gehitu behar zaio orain San Bartolome auzoko Auzokideen Elkartearen jarrera esanguratsua.

Beraz, Udalak bere irizpidea aldatu eta Asto Probak diruz laguntzeak herritarren beharrak eta nahiak asetzen laguntzen duen ala ez zalantzan jar dezake. Aukera ezin hobea da hiri moderno baterantz abiatzeko, denok harro sentitzeko moduko hiria, alegia. Horretarako, elkartzen gaituzten jarduerak lehenetsi eta diruz lagundu behar dira, eta alde batera utzi etikoak ez direnak.

Categorías
Euskara

Sokamuturra Eibarren inposatzea salatu dute

Animalien aldeko 40 elkarte, gizarte-kolektibo eta 600 eibartar baino gehiago animalien eskubideez eta haurrei zein gazteei transmititzen dizkiegun balioez kezkatuta agertu dira plazaratu duten adierazpenean.

Eibar ia hamar urtez sokamuturik gabeko udalerria izan da. Gogorarazi nahi dugu Eibarren sokamuturra desagertzea ez zela kasualitatea izan: urteetako mobilizazioaren eta herritarren sentsibilizazioaren emaitza izan zen. Horri esker, animaliarik gabeko jaietarako bidean aurrera egitea lortu baitzen, baita zezen-plaza ixtea ere.

Hala ere, aurten alkateak alde bakarrez erabaki du jai-egitarauan sokamuturra behin bakarrik ez, baizik eta hiru sokamutur jarraian txertatzea San Juan jaieko programazioan. Erabaki hori behar bezalako adostasun sozial eta politikorik gabe hartu da, eta gure ustez errealitatea islatzen ez duten argudioak erabiliz, hala nola «gazteek eskatu dutela» esatea.

Horregatik harrigarria da Eibarko alkateak, Euskadiko Alderdi Sozialistako kide izanik —bere burua aurrerakoi gisa aurkezten duen eta animalien ongizatea bere konpromisoen artean jasotzen duen alderdi bateko ordezkari gisa—, kontrako norabidean doan erabaki hau hartu izana. Izan ere, neurri horrek ez ditu aintzat hartzen NBE bezalako nazioarteko erakundeen gomendioak haurrek ikuskizun taurinoekiko duten esposizioari buruz, ezta Agenda 2030ean jasotako izaki bizidun guztiekiko errespetuaren balioak ere.

Komunikatu hau sinatzen dugun animalien aldeko elkarteok, norbanakoekin batera, gure desadostasun sakona adierazi nahi dugu erabaki honen aurrean.. Sokamuturraren itzulera hau inposamena da, eta  atzerapauso nabarmena dakar animalien ongizateari dagokionez. Erabaki honek,animalien sufrimendu eta tratu txarrak tratu txarrak plaza publikoan normalizatzea dakar, eta haurrei zein gazteei helarazten die aisialdia izaki zaurgarrien beldurraren eta sufrimenduaren gainean eraiki daitekeela.

Gainera, gogorarazi nahi dugu hau ez dela gertakari isolatua. Duela urtebete inguru, 2025eko maiatzean, Eibarko Udalak zezenzaleen elkarte bati udal-lokal bat 10 urtez doan lagatzea onartu zuen. Orain, hiru sokamutur berreskuratzea bigarren urratsa da tauromakia berriz ere herrian sustatzeko eta indartzeko bidean, ia hamarkada batez animaliarik gabeko jai-eredu baten alde egin duen  udalerri batean.

Zientziak frogatu du ikuskizun hauetan erabiltzen diren animaliek sufrimendu fisikoa eta psikologikoa pairatzen dutela: beldurra, estresa, ihes egiteko saiakerak, erorketak eta babesgabetasun egoera. Ez dira entretenimendurako objektuak. Sentitzeko gai diren animaliak dira.

Salatu nahi dugu, halaber, ikuskizun mota hauek interes ekonomiko oso zehatzei erantzuten dietela, zezen-ganadutegiei lotutako sektore minoritarioen interesei, alegia. Sektore honek ekitaldi gehiago antolatu eta  beren etekinak handitu nahi baititu zenbait arduradun politikoren babesarekin. Jarduteko modu hori beste arlo batzuetan ere ikusten ari gara, hala nola Eusko Legebiltzarrean laster onartuko den haurren tauromakiaren legean.

Jai modernoak, parte-hartzaileak, berdintasunean oinarritutakoak eta sufrimendurik gabekoak nahi ditugu. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jaiak, animaliak dibertsiorako erabili gabe. Badira indarkeriarik gabe festak ospatzeko beste hamaika modu; bestelako alternatiba kultural, kirol eta herrikoi ugari daude.

Horregatik guztiagatik, elkarte sinatzaileok eta animalien ongizatearekin konprometitutako herritarrok dei egiten dugu ekainaren 16an, asteartea, 19:00etan Eibarko Untzaga plazan egin den elkarretaratze baketsuan parte hartzera, atzerapauso honen aurkako jarrera erakusteko eta errespetuan oinarritutako jaiak defendatzeko.

Gaur, ekainak 18, arratsaldeko 6retan, Eibarko Udaletxeko osoko bilkura berezia egingo da, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziek eskatuta Sokamuturrari buruz hitz egiteko. Sarrera librea da, gehienezko jende kopurua bete arte.

Osoko bilkurak erabakitakoa kontutan hartu gabe alkateak aurtengo sokamuturrak mantentzea erabakiko balu, Elkarretaratze baketsuak egingo lirateke ekainaren 21ean, 24ean eta 25ean, goizeko 8etan, Untzaga Plazan bertan.

Animalien alde.
Haur eta gazteen alde.
Jaiak bai, baina animalien sufrimendurik gabe.

Sinatzaileak:
EUSKANBAFED (Animaliak Babesteko Euskal Federazioa, 25 elkarte)
Haiekin
Sokamuturra Ez
Gureak Elkartea
Gipuzkoa Antitaurina
Marcan Huella
Katubeltz
Oinatz
Biziraun
Marasmia, Eibarko talde feminista
Matraka, Eibarko gazte feministak
Ebarko Gaztetxia
NOR Euskal Herria Antiespezista
AIA (Aska Itzank Animaliyak)
Iruñea Antitaurina
Zaunk! Iruñerria Antiespezista
Animalistak
Kinka, Donostialdeko Autonomoen Sarea
CAS International
Eurogroup for Animals
Antibullfighting Network/Red Antitauromaquia (12 herrialdetako 60 elkarte)
ANDA (Asociación Nacional para la Defensa de los Animales)
ANPBA (Asociación Nacional para la Protección y Bienestar de los Animales)
Leioa contra el Maltrato Animal-Animaliekiko Tratu Txarrik Ez

INFO +:

Categorías
Euskara

Ekainaren 30era arte, Leioako Herri Ekimenaren aldeko sinadura elektronikoa

Leioan erroldatutako pertsonek sinadura elektronikoa ere erabil dezakete San Bartolome jaietan animaliak errespetatuak izan daitezen Herri Ekimena babesteko.

Azken egunotan, Leioako Udalean aurkeztuko dugun Herri Ekimenari babesa internet bidez ematea posible ote den jakiteko kontsulta ugari jasotzen ari gara.

2015ean 10.000 sinadura aurkeztu genituen, eta 2019an beste 45.000 Change.org webgunearen bidez, baina Leioako Udalak ez zien kasurik egin, Leioan erroldatuta ez zeuden pertsonek sinatzen zutelako.

Horregatik Herri Ekimenak Leioan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsonen babesa baino ezin du jaso.

Hala ere, posible da pertsona horiek gaur egungo bide elektronikoak erabiltzea animalien tratu txarrik gabeko jaiei babesa adierazteko.

Prozedura erraza da erabiltzeko ohitura duenarentzat. Sinatu PDF bat zure ohiko bitarteko elektronikoekin, gorde eta bidali.

Sinadurak biltzeko orria PDF formatuan jaitsi dezakezu hemen klikatuz

Nor zaren egiaztatzeko horrelako bideetako bat erabili:

Sinatzeko bide haetako bat aukeratu :

PDFren sinatutako bertsioa gordetzen duzu eta posta elektronikoaren bidez helarazi leioamaltrato@gmail.com helbidera.

Zure sinadura paperean biltzen ditugunekin elkartuko da. Jartzen ditugun mahaietan, eta laguntzen duten lekuetan.