Categorías
Euskara

Jarrai dezagun Leioan Santurtziren bidea

2025eko ekainean, Santurtziko Udalak kontrako botorik jaso gabe onartu zuen EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu udal taldeek aurkeztutako mozioa animalien bizitza, babesa eta ongizatea errespetatzeko konpromisoa adierazteko.

Hauxe da mozioaren testua:

Zioen azalpena

Gero eta udalerri gehiagok, Euskadin zein munduan, errespetuan eta animalien etikan oinarritutako eredu kulturaletan egin dute aurrera.

Gaur egungo gizarteak entretenimendu-modu gizatiarragoak, inlusiboagoak eta iraunkorragoak eskatzen ditu. Horregatik guztiagatik, zezenketak eta zezen-jaiek animaliei sufrimendu fisikoa eta psikologikoa eragiten dietela kontutan hartuta, ezin dir ainolako tradizio edo argumentu kulturalekin justifikatu.

Animalien ongizatea funtsezko balioa da justizia eta bilakaera soziala lortu nahi duen komunitate batean.

Mozio honen bidez, berretsi egin nahi dugu bakean oinarritutako kulturarekin, aurrerapen etikoarekin eta izaki bizidunen errespetua eta ongizatea sustatzearekin dugun konpromisoa, bai eta animalien bizitza, babesa eta ongizatea errespetatzearekin dugun konpromisoa ere, animalien indarkeriarik gabeko kultura sustatze aldera.

Horregatik guztiagatik, Santurtziko Udalak honako akordio-proposamen hau aurkeztu du:

AKORDIO PROPOSAMENA

  1. Animaliei tratu txarrak, laidoak, torturak edo heriotza dakarzkien entretenimendurako ikuskizun, ekitaldi edo ospakizunak ez baimentzea.
  2. Santurtzi zezenketa eta zezen-jairik gabeko udalerri izendatzea.
  3. Animalien bizitza errespetatzen duten eta indarkeriaren aurkako eta animalien ongizatea errespetatzeko balioak sustatzen dituzten kultura eta jai-aukerak sustatzea.
  4. Erakunda zibil, hezitzaike eta animalistekin lankidetzan aritzea, gure audalerrian animaliak babesteko eta etika-hezkuntzarako politikak bultzatzeko.
  5. Animaliak babesteari eta edukitzeari buruzko udal-ordenantza berri bat bultzatzea, debeku hori berariaz jasoko duena, honela:
    39. Artikulua
    Santurtzi zezen-jairik gabeko herria da: beraz, honako hauek debekatzen dira:
    1. Tradiziozko zezen-jaiak eta ikuskizunak, entzierroak, abelburuak askatzea, bigantxak toreatzea, «soamuturrak» eta, oro har antzekoak, nahiz eta odoltsurik ez izan.
    2. Ezein kasutan ez da baimenduko animaliren bat zauritu edo kolpatu edo tratu txarrak jasaten dituzten ikuskizunak egitea.
    3. Aurreko paragrafoan agindutakoa nabarmen betetzen ez bada, eten egingo da, jokabide horiek ekar ditzaketen zehapenei kalterik egin gabe.

2025eko ekainaren 26an egindako Santurtziko Udaleko osoko billuran mozio hau onartu zuen, kontrako botorik jaso gabe.

Edonork ikus dezake mozio honetan planteatzen diren gauzak eta Leioan aurkeztu den Herri Ekimenak proposatzen dituenak oso antzekoak direla. San Bartolomeko jaiak animaliekiko errespetuzkoak izatearen aldeko herri ekimena Leioako Udaleko osoako bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da datorren ostegunean, uztailak 23.

Santurtzin posible izan bazen mozioaren alde hiru udal taldek bozkatzea eta bakar bat ere kontran ez egotea, logikoa litzateke Leioan ere gauza bera gertatzea Herri Ekimenaren bozketan, ezta?

Deja un comentario