Categorías
Euskara

13 urteko protestak Animalien Sufrimenduaren kontra Leioako jaietan

Animaliekiko Tratu Etikoaren aldeko Elkarteak (ATEA) 1993an hasi zen animalien sufrimenduan oinarritzen diren idi probak eta asto probak bezalako ekitaldiak salatzen

ATEAko kideek azaltzen dutenez, Leioako Udala aintzindaria izan zen horrelako ekitaldien kontrako borrokan, 2005ean erabaki baitzuen zezenketa bat debekatzea. 2008an, berriz, La Txopera auzoko Jai Batzordearekin adostu zuen astoak edo ponyak erabiltzen zituzten ekitaldi gehiagorik ez egitea adostu zuen garai hartako alkateak.

Uda honetan 13 urte beteko dira Leioako San Bartolome auzoko jaietako animaliekin egiten ziren harria arrastatzeko proben kontrako lehenengo protestak antolatu zirenetik. 2013an izan zen. Idi probak eta asto probak egin ziren. Protesta ekitaldia ASAAM elkarteak antolatu zuen.

2015eko udan, Esnatu Leioa udal taldeak bi bideo grabatu zituen Santimami auzoko idi probetan eta San Bartolome auzoko asto probetan animaliek jasaten zuten tratu txarra erakusteko

2015eko irailean, talde horrek elkarretaratzea antolatu zuen Leioako Bulebarrean, Ondiz auzoko jaietan egiten ari ziren idi proben kontra.

2015eko urrian, 2 hilabetetan Change.org plataformaren bidez lortutako 10.000 sinadura entregatu zituen ATEA elkarteak Leioako Udalean, Leioako jaietan animaliekiko tratu txarrak desagertzeko eskatuz. Kanpaina itxi zutenerako 11.500 sinadura zituzten. Inoiz ez zuten erantzunik jaso. Horrela agertu zen informazioa El Correo egunkarian:

2016ko udan, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako kolektiboa sortu zen eta elkarretaratzeak deitu zituen San Bartolomeko Asto Probak egiten ari zirenean. Hau da deialdi hartako kartela.

Irailean, elkarretaratzea egin zen Ondiz auzoko jaietan egiten ari ziren Idi Probak salatzeko. Hori dela eta, erreportaje hau egin zuen ETBk.

2017ko udan, San Bartolomeko Jai Batzordeko kide batek hitz eman zuen pertsona batek egindako proposamena Jai Batzordera eramango zuela, Crowdfunding bidez dirua biltzeko, proba horiek animaliei tratu txarrik ematen ez dieten probekin ordezkatuz gero, Asto Probetarako erabiltzen den diruaren baliokidea emateko Batzordeari. Ez zen sekula erantzunik izan.

Irailean elkarretaratzea egin zen Udaletxeak berak antolatzen zituen Ondizko jaietan egingo ziren Idi Proben kontra.

 

2018ko otsailean, Tauromakiaren eta animaliekiko Tratu Txarren Albaitari Abolizionisten Elkarteak (AVATMA), garai hartan elkarteko kideak ziren 508 albaitarien izenean Idi Probetan idiek jasaten duten sufrimenduari buruzko txostena argitaratu zuen:

2018ko udan, Udalak antolatzen dituen Ondizko jaiek, Idi Probak egiteari utzi zioten, eta betiko desagertu ziren jaietako programetatik.

Santimamiko jaietan, jai batzorde batek antolatuta, 2018an ez zen Idi Probarik egin, baina 2019an berriro egin ziren.

Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako taldeak salatu zuenurte hartako San Bartolome auzoko jaietan 2.670 euro bideratzen zituztela Asto Probetara, horietatik 2.400 sarietarako, baina HAUR JOLASETARAKO 1.450 euro BAINO EZ. Udalak horren guztiaren %40a ordaintzen zuen.

2019ko udan, 45.040 sinadura bildu ziren Change.org plataformaren bidez, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako taldeak bultzatuta.

https://www.change.org/p/paremos-el-maltrato-de-burros-y-bueyes-en-estas-fiestas-leioasinmaltrato

2019ko jaietan, Idi Probak egin ziren Santimamin eta Asto Probak San Bartolome auzoan. Horiek salatzeko elkarretaratzea egin zen Leioako Bulebarrean.

2019ko abuztuaren amaieran, PACMA alderdi animalistak Leioako San Bartolome auzoko jaietako Asto Probetan gertatzen den animaliekiko tratu txarrak salatzeko bideoa argitaratu zuen.

2020ean, salaketa berria egin zuen PACMAk, euskal kirol eta jaietan eragiten den animaliekiko tratu txarra dagoela eta euskal instituzioek hori guztia babesten dutela azalduz.

Pandemiaren ondorioz jaiak eta harria arrastatzeko probak bertan behera geratu ziren.

Pandemiaren ostean, Santimami auzoko jaiek Idi probak bere programan sartzeari utzi zioten, baina San Bartolomeko jaietan Asto probak mantendu dira.

Auzoetako jaietatik kanpo, Idi Probak antolatzen ziuten noizbehinka Ondizko probalekuan Euskal Kirol Zaleak elkarteak, probalekuaren udal eraikina erabiltzeko hitzarmena daukana.

Hala ere Bizkaiko Foru Aldundiak, bere gardentasun atariaren bidez emandako informazioaren arabera 2025ean ez zen Leioan inolako Idi Probarik egin.

2025eko irailean, Leioako Udalaren aurrean Herri Ekimena aurkezteko sinadura bilketari ekin genion, San Bartolome auzoko jaiak animaliekiko errespetuzkoak izan daitezen eta Asto Probak beste aktibitate batekin ordezkatzea eskatzeko

Era berean, Leioako Udalari zera eskatzen zitzaion: ez antolatzea, diruz ez leguntzea eta espazio edo eraikin publikoak ez erabiltzea animaliekin harria arrastatzeko probak egiteko.

Irailean bertan, Asto Probei buruzko albaitaritza eta etologia txostena argitaratu genuen, Teresa Gamonalek idatzita eta AVATMA albaitarien elkarteak babestuta.

Sinadurak 2026ko martxoaren 31an eta ekainaren 23an aurkeztu ziren, Herri Ekimena babesteko beharrezkoa zen kopurua (2.753 sinadura) gaindituz.

Herri Ekimena uztailaren 23ko udal osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu zen, eta errefusatua izan zen, EAJ-PNV, EH Bildu eta PP udal taldeek emandako kontrato botoei esker. PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek Herri Ekimenaren alde bozkatu zuten.

Hau da Herri Ekimenaren defentsan egin genuen azalpena, zinegotziek hitz egin eta bozkatu ondoren egin behar izan zena.

HEMEN sakatzen baduzu, azalpen horretarako erabili zen aurkezpena eskuratuko duzu.

Udal osoko bilkuraren ostean, Elkarte Animalistak argi utzi zuen ez duela etsiko eta sufrimendurik gabeko jaien aldeko bere lanarekin jarraituko duela.

Horregatik, bere lehenengo elkarretaratzea antolatu zuenetik 10 urte pasatu dituztenean, Animaliekiko Tratu Txarrik Ez Leioako elkarteak elkarretaratzea egiteko deia egin du, Asto Proben kontra modu baketsuan protesta egiteko. Abuztuaren 24ean izango da, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, San Bartolomeko Baselizaren atzekaldean.

Deja un comentario