Leioan erroldatutako pertsonek sinadura elektronikoa ere erabil dezakete San Bartolome jaietan animaliak errespetatuak izan daitezen Herri Ekimena babesteko.
Azken egunotan, Leioako Udalean aurkeztuko dugun Herri Ekimenari babesa internet bidez ematea posible ote den jakiteko kontsulta ugari jasotzen ari gara.
2015ean 10.000 sinadura aurkeztu genituen, eta 2019an beste 45.000 Change.org webgunearen bidez, baina Leioako Udalak ez zien kasurik egin, Leioan erroldatuta ez zeuden pertsonek sinatzen zutelako.
Horregatik Herri Ekimenak Leioan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsonen babesa baino ezin du jaso.
Hala ere, posible da pertsona horiek gaur egungo bide elektronikoak erabiltzea animalien tratu txarrik gabeko jaiei babesa adierazteko.
Prozedura erraza da erabiltzeko ohitura duenarentzat. Sinatu PDF bat zure ohiko bitarteko elektronikoekin, gorde eta bidali.
Sinadurak biltzeko orria PDF formatuan jaitsi dezakezu hemen klikatuz
Nor zaren egiaztatzeko horrelako bideetako bat erabili:
- zure B@k
- zure B@kQ
- zure NAN elektronikoa,
- zure ziurtagiti digitala
Sinatzeko bide haetako bat aukeratu :
- Adobe Acrobat Reader aplikazioa
- Autofirma aplikazioa (estatuko administrazioarena)
- Izenperen Idazki aplikazioa (Eusko Jaurlaritza)
- Izenperen web bidezko zerbitzua
PDFren sinatutako bertsioa gordetzen duzu eta posta elektronikoaren bidez helarazi leioamaltrato@gmail.com helbidera.
Zure sinadura paperean biltzen ditugunekin elkartuko da. Jartzen ditugun mahaietan, eta laguntzen duten lekuetan. Begiratu hemen non sinatu ahal duzun.
