
Luis Bilbao Libano kaleko 7. zenbakian dagoen NHOA Kafeak, kafe on bat eta pintxo oso goxoez gain, San Bartolome jaietan animaliekin errespetuz jokatzeko eta Asto Probak ordezkatzeko Herri Ekimena sinatzeko aukera eskaintzen dizu gaurtik aurrera. Zaindu, Larrucea, Leioa, Gobela eta Landeta albaitaritza-klinikei gehitu zaie ekimena aurkeztu ahal izateko behar diren ia 3.000 sinadurak biltzen laguntzeko.
Mila esker establezimendu hauei guztiei eta baita herritarrei ere Leioa etikoago eta modernoago baterantz aurrera egin dezagun laguntzeagatik.

