Categorías
Euskara

Animaliekiko errespetua: datozen 500 urteetako Leioarako tradizio berria (Manifestua)

Gaur, uztailak 14, hasiera batean Zientzia, Kultura eta Euskal Gizarteko 180 pertsonek sinatutako manifestu baten aurkezpena egin da. Bertan, animaliekiko errespetua datozen 500 urteko Leioaren tradizio berri bat izatea proposatzen da.

Nork aurkeztu du manifestua?

  • Maria Larrucea, Leioako Larrucea Albaitaritza Klinikako gerentea.
  • Joseba Ibarretxe, pentsionista.

Animaliekiko errespetua: datozen 500 urteetako Leioarako tradizio berria (Manifestua)

Joan den mendeko 50eko hamarkadan egin ziren Leioan lehenengo Asto Probak).  Hauek ziren garai hartan indarrean zeuden beste tradizio batzuk:

  •  Emakumeek ezin zuten kontu korronterik zabaldu bere senarraren edo aitaren baimenik gabe.
  •  Homosexualak jazarriak ziren, Alferren eta Gaizkileen Legea aplikatuta.
  • Euskara debekatuta zegoen, euskal kulturaren adierazpen gehienak bezala, Olentzero, kasu.

Zorionez, aurten 500 urte betetzen duen hiri unibertsitarioak zerikusi gutxi dauka lehenengo Asto Probak hartu zituenarekin.

Urte askotako borroka sozialak aldaketa garrantzitsuak ahalbidetu zituen, Giza Eskubideak, Justizia Soziala eta Ekologia gure gizartearen ardatz egituratzaile bihurtuz.

Hori oinarri hartuta, animaliekin dugun harremana berraztertzen joan gara, animalien sufrimendua dibertitzeko modu gisa hartzen duten portaeretatik hasita.

Leioan bizi diren 3.000 pertsona baino gehiagok Herri Ekimen bat sinatu dute Udalari eskatzeko Asto Probak desagertu daitezela San Bartolomeko jaietatik eta ordezkatuak izan daitezela herri osoa batzen duen eta animalien sufrimendurik eragiten ez duen beste jarduera batekin.

Manifestua sinatzen dugunok, zientziari, kulturari eta euskal gizarteari lotuta, Leioako Udalari eskatzen diogu ez ditzala alde batera utzi Asto Probetan astoek jasaten duten sufrimenduaren ebidentzia zientifikoak, eta aukera hau balia dezala Leioa etikoago eta modernoago baterantz aurrera egiteko, hurrengo 500 urteetarako tradizio berri bat ezarriz: animaliekiko errespetua.

Leioa, 2026ko uztailak 14.

IRAKURTZEKO ETA SINATZEKO LOTURA:

https://labur.eus/AstoProbakManifestua

SINATZAILEEN ZERRENDA:

https://labur.eus/AstoProbakSinatzaileak

Azalpenak
Leioako San Bartolome auzoan urtero egiten dira harria arrastatzeko probak astoekin (Asto Probak). Bertan, 400 kilo inguruko asto batek 700 kiloko harria arrastaka mugitu behar du 20 minutu luzez.

Teresa Gamonal albaitaria eta etologoak dio horrek muskuluetako eta bihotz-hodietako estres izugarria eragingo diola astoari.

Berak egindako txostena helbide honetan eskura daiteke: 
 https://labur.eus/astoprobak

Martxoaren 31an eta ekainaren 23an, San Bartolomeko jaiak animaliekiko errespetuzkoak izateko Herri Ekimena aurkeztu zen Leioako Udaletxean, Leioan bizi diren 3.000 pertsonen babesarekin. Bertan San Bartolome auzoko jaietan egiten diren Asto Probak kentzeko eta horren ordez, denontzako pozgarriak diren eta animalien sufrimendua eragiten ez duen beste aktibitate bat jartzea eskatu zuten.

Udalari eskatzen zaio ez antolatzea, diruz ez laguntzea eta espazio edo eraikin publikoak erabiltzeko baimenik ez ematea animaliekin harria arrastatzeko probak beren programen barruan daukan inolako festa edo ekitaldiri.

Lehenago sinadurak bildu ziren Change-org en bitartez,(11.500 2015ean eta 45.000 2019an) baina Udaletxeak ez zuen kasurik egin. Herri Ekimenaren bidez, eskaera Udalbatzan eztabaidatu eta bozkatuko da uztailaren 23ko osoko bilkuran.

Gaur aurkeztu den Manifestua, Zientzia, Kultura eta euskal Gizarteko 180 pertsonek sinatuta dago eta honen bidez dei egiten zaio Leioako Udalari aukera hau erabil dezala Leioan tradizio berria ezartzeko: animaliekiko errespetua.

Gaurtik edonork egin dezake bat manifestuarekin, gure mezua indartzeko eta Leioari aurrera egiteko bultzada emateko.

Deja un comentario