ERREKURTSOA AURKEZTU ETA ALKATEAREN ETA ANIMALISTEN ARTEKO BILERA EGIN ONDOREN, LEIOAK ONARTU DU ASTO PROBEN AURKAKO EKIMENA NOTARIOARENGANDIK PASATU GABE IRITSI AHAL IZATEA UDALBATZARA
Herri Ekimena kalera itzuliko da 18 urtetik gorako biztanleen % 10era (2.753) iristeko behar diren 442 sinadurak biltzeko
Joan den astean berraztertze helegitea aurkeztu eta astelehenean alkateak eta Animaliekiko Tratu Txarren Aurkako Leioako elkarteak egindako bileraren ostean, Udalak azkenean onartu du herritarren ekimenak tramitatzen jarraitu ahal izatea, notaritzatik pasatu beharrik gabe eta sinadurak egiaztatzeko 15.000 euro inguruko ordainketari aurre egin beharrik gabe.
Joan den irailaren 1ean Herri Ekimena iragarri zenetik bi aldeen artean egindako lehen bilera izan da.
Atzera botatako sinaduren inguruko ika-mika
Udalak 683 sinadura baztertu zituen, sinatzaileak Leioan erroldatuta ez zeudela argudiatuta, beste 115 errepikatuta zeudelako eta 3 pertsonak 3 aldiz sinatu zutelako beste 6.
Animalistek gehiegizkotzat jo zuten erroldatze arazoengatik baztertutako sinadura kopurua. Kexen aurrean, Udalak berriro aztertu ditu 3.115 sinadurak, eta antzeman du erroldatuta zeuden 3 pertsona baztertu zirela eta erroldatuta ez zeuden beste 3 onartu zirela; beraz, 683 sinadura baztertu dira.
Ekimenaren sustatzaileek kritikatu egin dute berrikusketan parte hartzen utzi ez izana, oso fidagarria ez den zenbaki-dantza ateratzen baita.
Falta diren sinaduren bila!
Hala eta guztiz ere, ez dute eztabaida horretan tematzeko asmorik, eta falta zaizkien 442 sinadurak lortzean zentratuko dira, eskatutako gutxienekora iristeko eta ekainaren 30a baino lehen egiteko, Ekimena Udal Osoko Bilkurara abuztuaren 20tik 24ra ospatzen diren San Bartolome auzoko jaietako Asto probak burutu baino lehen iritsi ahal izateko.
Horretarako, mahaiak jarriko dituzte berriro udalerriko kaleetan, eta, gainera, lehenago sinatu zutenek aukera izango dute beren sinadura ukatua izan den egiaztatzeko, dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izateko.
Gainera, Leioan erroldatuta dauden eta Herri Ekimena jada sinatu ez duten 18 urtetik gorako pertsonek Larrucea, Zaindu, Leioa, Gobela eta Landeta albaitaritza-kliniketan egin ahal izango dute, eta beren sinadura digitala ere erabili ahal izango dute leioamaltrato.org web gunearen bitartez.
Herri-ekimenak Asto Probak egiteari eta diru-laguntza publikoari amaiera eman nahi die. Proba horietan, astotxo bakoitza 700 kiloko harri bat arrastatzera behartzen dute ahalik eta buelta gehien eman ditzan, bizkar gainean 2 egurrezko makila ere hautsi ditzaketelarik. Bitartean, pertsonek —baita adingabeek ere— apustuak egiten dituzte praktika horren inguruan.
Teresa Gamonal albaitari eta etologoak egindako txosten zientifikoak argi identifikatzen du astoek horrelako ikuskizunetan jasaten duten sufrimendu fisiko eta psikologikoa.
Elkarteak orain arte jasotako sinadurak eskertu ditu, eta oraindik sinatu ez dutenei dei egin die, haien babesa beharrezkoa baita proba horiek berriro egin ez daitezen, eta, hala, animalien aurkako tratu txarrik gabeko jaietarantz aurrera egin dadin, Leioako herriaren gero eta zati handiagoaren sentipena benetan irudikatuko dutenak
INFO +
Non sinatu ahal dut?
Ekainaren 30era arte, Herri Ekimenaren aldeko sinadura elektronikoa
