Categorías
Euskara

Webgune berria eta sare sozial gehiago ireki ditugu

Getxon Sokamuturra Algortako portu zaharreko jaietatik desagerrarazteko Sokamuturra Ez plataformak egin duen lan eredugarriak pizgarri handia izan da Leioa Maltratoren lana indartzeko, animaliekiko tratu txarrak gure herriko jaietatik desagertzea lortzeko.

Pertsona berriak ere batu dira plataformaren lanera, eta horri esker aurrerapausu nabarmena eman dugu komunikazio alorrean eta webgunea zabaldu dugu www.leioamaltrato.org eta sare sozialetan geneukan presentzia zabaldu dugu: Instagram Mastodon eta Bluesky sare sozialetan gaude eta Facebook eta X (Twitter)-enmantentzen gara.

Informazio honetan agertzean gain, lotura guztiak gure webgunearen azpikaldean dauden, eskuinean.

Presentzia horri esker, beste elkarte batzuek egiten duten lana ezagutu eta hortik ikasten ari gara, eta baita beraien lankidetza ere lortzen ari gara, bihotz bihotzez eskertzen duguna.

Jarrai gaitzazu, partekatu, zabaldu eta lagundu animaliekiko tratu txarrak gure jaietatik desagerrarazten.