Leioako Facebookeko talde batean, Olentzeroa daraman gurditik tiratzeko asto baten erabilera eta Asto Probetakoa alderatzen zituen eztabaida baten barruan, pertsona batek adierazi zuen Adimen Artifizialari (AA) zera galdetu ziola:
1.- 150 kilo inguruko pisua duen eta gainean 125 kg inguruko pertsona daraman orga batetik tiratuz, astoaren indarraren gutxi gorabeherako kalkulua zein izango litzateke?. Hona hemen AAren erantzuna:
Astoak 7 eta 12 kilo-indar (kgf) arteko trakzio-indar jarraitua erabili behar du gurdia leku lauan edo zailxeago batean eroso mugitzeko.
2.- Zenbatekoa izango litzateke 700 kg-ko harri bat herrestan eramateko indarraren kalkulua? Hona hemen AAren erantzuna:
700 kg-ko harri bat lurrean arrastatzeko, 350 eta 500 kilo-indar (kgf) arteko arraste-indarra beharko litzateke.
Emaitza horiek kontsultatu genituen Teresa Gamonalekin, ekidoen ongizatean espezializatutako albaitari eta etologoarekin, Asto Probei buruzko txostenaren egilearekin, eta kontatu zigun berak ere galdetu ziola AAri zer gertatuko litzatekeen 400 kiloko asto batek 14 minutuz (20 minutuko proba, atsedenaldi uneak kenduta) 700 kiloko harria arrastaka eramango balu, eta AAren erantzuna hau izan zen:
Ez da komeni animaliari hori eskatzea.
Facebookeko eztabaidan beste pertsona batek ere parte hartu zuen, «animaliak gure dibertimendurako erabiltzea tratu txarrak direla» adieraziz. «Espezismoa da. Asto gainean ibiltzea Olentzeroren papera egiteko, asto herrestatzea, eta baita gure gozamenerako edo onurarako animaliak haztea ere. Nahiko penagarria da dena. Eta eboluzionatzetik oso urrun gaude. Baina pausoz pauso. Nola pozten naizen animaliekiko tratu txarren aurkako plataforma Leioan sortu delako San Bartolomeko basakeriarekin amaitzeko. Izugarri harritzen nau jendeak, albaitari eta aditu batek esan arte, sufrimendua beste izaki bizidun baten begietan ezin ikusteak. Zein momentutan galdu genuen enpatia?».
Beste pertsona batek zera galdetzen zion bere buruari: Zer behar dugu guk izaki bizidun horiek tratu txar horretara makurtzeko? Zer eskubide dugu horretarako? Tradizio bat dela? Benetan? Eta duela gutxi hil den Jane Goodall-en irudi hau eransten zuen, esaldi honekin: «Mundua leku hobea izan dadin, gure bizitzen dohaina erabiltzeko aukera dugu«.

AAri buruzko jatorrizko irudia: Mike MacKenzie / Flickr / Creative Commons,
